José Ignacio Pérez Iglesias, Eusko Ikaskuntza Saria 2019

Juan Ignacio Perez Iglesias leioaztar eta Fisiologia Katedraduna izan da Eusko Ikaskuntzaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien 2019ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria.

Juan Ignacio Pérezen ibilbide profesionala UPV/EHUri lotuta dago. 1985ean hasi zen ikertzaile eta irakasle fisiologiaren arloan, eta, 1999az geroztik, katedraduna da; halaber, 1998 eta 2009 bitartean hainbat kargu garrantzitsu izan ditu UPV/EHUn. 2004tik 2008ra, adibidez, errektorea izan zen. Aldez aurretik Euskera Errektoreordea ere izan zen.

Egun Jakiunde elkartearen Jakin-mina programaren koordinatzaile eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendaria izanik, ezagutzak ugaritzeko eta zabaltzeko bideratu ditu bere eginkizunak.

Azkenik, komunikabideetan egindako lana aipatu behar da, hedapen zientifikoa sustatzeko espazioetan, bai eta baliabide digitaletan egindako ekarpena ere; izan ere, bere espezializazio-arloan sakondu du, eta ezagutzen dibulgazio sozial zientifikoa bultzatu.

Chillida Lekun egin den ekitaldian EAEko eta Nafarroako erakundeetako eta ikasketen, kulturaren eta gizartearen munduko ordezkari ugari izan dira, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru. Horretaz gain, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria; Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte; Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano; Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo eta Eusko Ikaskuntzaren eta Laboral Kutxaren lehendakariak, Iñaki Dorronsoro eta Txomin García, ere izan dira.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude