Kablearen lapurketa Elexalde kalean

Leioako Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen ostegunean, 25 urtekoa eta Getxoko bizilaguna, Elexalde kalean argiztapen publikoko kablea lapurtzea leporatuta.

Goizaldeko 2:00etan deitu zuen herritar batek Udaltzaingora Elexalde kalean ikusi zuelako gizon bat jarrera susmagarrian.

Minutu gutxitan agenteak bertaratu ziren eta, argi barik zegoen zonaldean gizon bat aurkitu zuten, berak azaldu bezala “haize freskoa hartzen” zegoena. Zonaldea miatu ostean hainbat tresna aurkitu zituzten agenteek eta, sasi artean ezkutatuta línea elektrikotik ebakitako 30 metrotako kablea.

Arrazoi honengatik, gizon hau udaltzaingoaren bulegora eraman zuten agenteek beharrezko identifikazioa egiteko eta, ondoren, epailearen aurrean jartzeko kablea lapurtu izatea leporatuta.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude