Leioako taberna, kafetegi edo jatetxe bateko profesional aktiboei begirako ikastaro berria antolatu du Behargintza Leioak
Leioako taberna, kafetegi eta jatetxeak protagonista izango dira Behargintza Leioan antolatutako ‘Leioako Baristak’ izeneko ekimenean. Izan ere, kafe bikaina prestatu eta ateratzeko gakoak ikasteko aukera izango dute gure ostalariek.
Ekimen honetan parte hartuko duten ostalariak batez ere praktikoa izango den ikastaro batean trebatuko dira; ikastaroaren lehen edizioa apirilaren 1ean eta 8an izango da, 9:00etatik 14:00etara, Behargintza Leioan. Sei kiderentzako tokia eskaintzen dute, eta partaide bakoitzak bi saioetara eta ordu guztietan zehar izango den konpromisoa hartzen du. Izena emateko epea zabalik egongo da 2019ko martxoaren 24ra arte. Eskatzaileen kopurua eskaintzarena baino handiagoa izango balitz, zozketaren bidez esleituko dira tokiak.
Lanbide-trebatze horretan izan eta gero, parte hartuko duen ostalaritza-establezimendu bakoitzak ikur-identifikagarria izango du, nabarmenduko duena eta espezializazio hori burutu duela adieraziko duena, eta horrek “bezeroak erakartzeko eta fideltasuna adierazteko bere irudia indartuko duela” espero dute ikastaroaren antolatzaileek.
Halaber, kanporako publizitate-kanpaina ere egingo du tokiko instituzioak, herritarrek ekimen hau ezagut dezaten. Antolatzaileek “Leioako ostalaritza-arloarentzat ekimen dinamizatzailea izango dela” uste dute.