Kandelazubieta eraikitze lanetan

Antzineko argazkiak I Idoia López, leihoa.info

Gaurkoan Kandelazubieta auzoko argazkia dakargu gure atal honetara.

Orduan zeuden atxebizitza gutxi batzuk agertzen dira: eskumaldean orduko berrienak, ezkerraldean orduko zaharrenak: baserria eta txatartegia -gaur egun izan ez direnak-. Kontuan hartu auzo horretan askozaz etxebizitza gehiago direla orain, alde bietan, eta baserria zegoen inguru horretan daudela egun Luis Bilbao Libano kalera Kandelazubietatik igotzeko eskailerak.

Bukatu baino lehen ez dezagun ahantzi oso zehaztapen garrantzizkoa: irudian ikusten ari garen errepide eta espaloia bertako bizilagunek eraiki zutela, auzolanean. Bejondeiela horiei gure esker ona eta aitorpena!

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.