Kataluniako buruzagi auziperatuekin elkartasunean, konzentrazioa bihar Algortan

Kataluniako buruzagi subiranisten kontrako epaiketa hasiko da bihar, otsailaren 12an, Madrilgo Auzitegi Gorenean.  Horren aurrean erantzuna emateko, Gure Esku Dago ekimenak elkarretaratzea deitu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta, guri dagokigunean, Algortako Telletxe Plazan.

Konzentrazioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Elkartasuna aterpe, Konponbidea, Democracia, Llibertat izango du goiburu konzentrazioak.

Honen harira, Leioako Gure Esku Dagoren taldeak ohartxoa argitaratu du. Bere aburuz, bihar hasiko den epaiketa «ez da soilik katalanen aurkako epaiketa. Denon eskubideak epaitzen ari dira». Horrexegatik, salatzera deitzen du.

Manifestazioa igandean, Donostian

Bestalde, datorren igandean, otsailaren 17an, manifestazioa deitu du Gure Esku Dagok Donostian. Berau, goizeko 12:00etan abiatuko da Gros auzoko Katalunia plazatik.

Honen harira, Gure Esku Dagok bideo txiki bat argitaratu du datorren igandean auziperatu subiranista katalandarrekin elkartasunean izango den manifestazioan parte hartzeko deituz.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude