‘Konbinatu eta mugitu’, aurtengo mugikortasun astearen leloa

Aurtengo Mugikortasunaren Europako Asteak Konbinatu eta mugitu du lelotzat. Lema horrek «herritarrak bultzatu nahi ditu autoa erabiltzeari beste aukera batzuk bilatzera: oinez, txirrindula, edota garraio publikoa». Are gehiago, «desplazamenduetan konbinatzen badugu, guztiontzako onurak ugaldu egingo dira: kutsadura eta auto-ilarak murriztu, bizitzaren eta osasunaren kalitatea hobetu eta, batez ere, auzokideen arteko harremanak eta espazio publikoa hobetu», dio udalak.

Leioa herri jasangarriagoa eta bizileku hobea egin ahal izateko, «gutariko bakoitzaren konpromisoa ezinbestekoa da» diote udal agintariek. «Geure ohiturak aldatzea zaila iruditzen zaigu, baina batzuetan nahikoa izaten da gure inertziak aldatzea, konturatzeko ez dela hain zaila. Eta, ia beti, gauzak beste era batean egiteak ematen duen plazera aurkituko dugu: ibilbide berriak, gure osasuna eta egoera fisikoa hobetzea, betegarriagoak eta atseginagoak diren eguneroko gorabeherak, lagun berriak eta harreman hurbilagoak…»

Horregatik, udaletik «Proba egin dezazun –eta gozatu!- gonbitea egiten dizugu parte har dezazun irailaren 20tik 22ra bitartean garatzeko prestatu ditugun ekitaldi guztietan». Dioenez, elkarrekin burutzeko ekitaldiak, beste auzokide batzuekin topo egiteko «eta guztiontzako pentsatutako Leioa hobea berraurkitzeko eta berregiteko».


Info + 

Mugikortasunaren Astea  Leioako Udalak bultzatutako ekimenak (erderaz)

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude