Kontrabaxua eta ahotsa protagonistak Jorge da Rocharen kontzertuan

Gaur ostirala, azaroak 17, Kultur Leioaren Anbiguan, gaueko 21:00etatik aurrera, Jorge da Rocha musikaria izango dugu Kultur Leioan. “These are a few of my favourite songs” (2016) kaleratu ostean, Jorge da Rocha-k zuzenean aurkeztuko digu editatu berri duen bigarren bakarlari-albuma: “To Drop and Let Go”.

Ikuskizun berezi horretan, kontrabaxua eta haren ahotsa izango dira protagonista. Ahotsa kontrabaxuari lotuta, jazzaren kutsua eta musika modernoarekiko zaletasuna, munduko musikak, estilo alternatiboak eta abestia bateratu ditu, ikuslearen arima eta bihotzerainoko bide berriak egiteko.


Laburrean

Nork:   Jorge da Rocha

Non:   Kultur Leioaren Anbigua

Noiz:   Azaroak 17

Zer ordutan:   21:00etan

Zenbatekoa:   5 – 10 €

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude