Kontsumo Iraunkorraren Azoka izango da apirilaren 7an

Apirilaren 7an, igandean, Herrigune Leioako XVII. Kontsumo Iraunkorraren Azoka antolatuko da. Aurten kokapen aldaketa egongo da eta udaletxe plazan izango da, (euria izatekotan frontoiaren arkupetan) 11:30etik 14:00etara.

Azoka honetan ez da kobratzen ezta trukerik egiten ere. Norberak behar duen hori edo nahi duen hori eraman dezakezu. Ez da zertan objektuak eraman behar zerbait eramateko, garrantzitsuena objektuen bizitza luzatzea da.

Urtero legez, Herrigune Leioako Ekotaldea gazte lantaldeak komunitate ekintza hau antolatu du behar ez ditugun eta gainera erabiltzen ez ditugun, baina berdin-berdin erosten ditugun objektuen inguruan hausnarketa kolektibo bat egiteko asmoarekin. Helburua elkarrekin Leioa jasangarriago bat lortzea da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude