Korrika apirilaren 10ean igaroko da Leioatik

Datorren udaberrian zeharkatuko ditu Korrikak Euskal Herri osoko bideak eta errepideak, apirilaren 4tik apirilaren 14ra bitartean.

Gaur eman du ezagutzera Korrika antolatzen duen Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK) 21. Korrikaren ibilbidea. Euskararen aldeko lasterketa Garestik abiatuko da apirilaren 4an eta Euskal Herrian barna ibili ostean, Gasteizen bukatuko da hil bereko 14an.

Gure herritik, apirilaren 10ean igaroko da Korrika. Arratsaldeko 16:54an Leioara hletzea aurreikusi dute lasterketaren arduradunek. Guztira bost kilometro egingo ditu Korrikak gure herrian zehar: 1496, 1497, 1498, 1499 eta 1500 kilometroak hain zuzen.

Txorierritik helduko da Korrika, behin gure herrian zehar ibili ostean, Laukizerantz abiatzeko.

Kilometroak hartzeko aukera

AEK-k gaur eman du ezagutzera ere Korrikaren kilometroak hartzeko epea datorren urtarrilaren 14an (astelehena) hasiko dela. Hori egin nahi duten koadrilek, elkarteek zein beste motatako talde edota norbanakoek AEK-k Bizkaian duen Korrika bulegoarekin jarri behar dute harremanetan edo, bestela, herriko AEK-rekin.


Info +

Bizkaiko Korrika bulegoa: 94 646.40.00 / bizkaia@korrika.eus

Leioako Lamia AEK Euskaltegia: Luis Bilbao Libano, 8, behea I Tlf. 94 463 60 63 I lamia@aek.eus

Uribe Kostako AEKren Facebook orria  www.facebook.eus/uribekostako.aek


21. Korrikaren bideoa  


21. Korrikaren kantaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude