Korrikaren aurkezpena egingo da martxoaren 15ean Txomin Arestin

Datorren martxoaren 15ean, ostiralez, egingo da 21. Korrikaren aurkezpena Leioan.

Ekitaldia arratsaldeko 19:00etatik aurrera burutuko da Txomin Aresti eskoletako hallean.

Ekitaldian herriko eragile ezberdinek parte hartuko dute, bakoitzak prestatutako zerbait aurkeztuko duelarik.

Eta horren ostean, 20:30etik aurrera, BertsoKORRIKA egingo da Leioako erdigunearen kaleetan zehar.

Arrate Illaro, Aitzol de Castro eta Naroa Torralba bertsolariek parte hartuko dute .

Ekimena Txitoa tabernatik abiatuko da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude