Dantza I Euskal Herria
Natalia Monge ideia-sortzaile eta zuzendari dituen lanak saregileen nortasuna aitortzen du eta ikusteko aukera izango dugu irailaren 21 eta 22an, 20:30ean, Kultur Leioaren Auditoriumean
Kultur Leioaren programazio berria lehen estreinaldi batekin hasiko da. Irailaren 21 eta 22an 20:30ean, Auditoriumean, Organik Dantza-Antzerki taldeak bere ikuskizun berria aurkeztuko du: Sareak. Natalia Mongeren ideia eta zuzendaritza dituen lanak saregileen lanaren fisikotasunari heltzen dio: lan zehatza eta errepikakorra, jardunaldi luzeak irauten dituzten jarrera geldietan egin beharrekoa; halaber, heltzen dio sareen sinbologiari, eta horiek gogora ekarten digutenari, imajinario kolektibora ekarrita emakume horien lana, zulatutako manta handi horren azpian izandakoa. Sareak ikuskizunean, protagonista diren bost emakumeek arrantza-portuetara eramango gaituzte, momentu intimo eta groteskoetan murgildurik, begirada poetiko eta ironikoaren bidez.
Laburrean
Idea eta zuzendaritza Natalia Monge
Sormea eta antzezleak Pilar Andrés, Begoña Krego, Natalia de Miguel, Helena Golab, María Martín
Musika konposaketa Laurentx Etxemendi
Argiztapen-diseinua Marc Cano
Kanpoko begirada Lisi Estarás, Bertha Bermúdez
Jantzien diseinua Sinpatron
Tokia Auditorium
Egunas 21 y 22 de septiembre
Ordua 20:30 horas
Sarrera 6-12 €
Info +
Informazio gehiago Organik Dantza-Antzerki
Facebook @ORGANIK danza teatro