Kultur Leioako artisautza ikastaroen aurretiko izen-ematea hasi da

Kultur Leioaren arte, artisautza eta sorkuntza ikastaroetan izena emateko aurretiko epea zabalik egongo da gaurtik, abuztuak 27, irailaren 7ra arte. Aurreinskripzioa Leioako herritarrentzat Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzuaren bulegoan eta Kultur Leioan egin ahal izango da, 9:00etatik 14:00etara.

Tailerren plaza kopurua mugatuta dago. Plaza kopurua baino aurreinskripzio gehiago badago, zozketa publikoa egingo da. Hori horrela, aurreinskripzioaren hurrenkerak ez du plazarik bermatzen. Zozketarik egin beharko balitz, irailaren 10eko astean egingo litzateke (egun zehatza zerrendekin batera argitaratuko da).

Ikasturte honetarako programatutako ikastaroak hauek dira: zur-lanketa, zeramika, pintura eta marrazketa (espezialitate eta maila desberdinetan), eskulanak, gozogintza kreatiboa, altzarien zaharberritzea, ehoziri-lanak, puntua eta kakorratz-lana, kontaketa laburra, jantzigintza, musikoterapia, argazkigintza digitala, eta eskulanak (Pinuetan). Ikastaroen ordutegiak eta prezioak erantsitako informazio-liburuxkan kontsultatu daitezke.


Info + 

Liburuxka_Tailerrak 2018 (pdf, 80 kb)

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude