Kultur Leioako ikasketa gela asteburuetan ere irekiko da

Bihartik, ekainaren 24ra arte, Kultur Leioako ikasketa gelaren ordutegia asteburuetara ere zabaltzen da, 9:00etatik 21:00etara, larunbat eta igandeetan.

Udalak adierazi duenez, “azken egunetan moldaketa txiki batzuk egin dira ikasketa gelan eta edukiera handitu egin da. Orain 130 ikasle sartzen dira astelehenetik ostiralera. Asteburuetan, berriz, edukiera 97 pertsonetara mugatzen da”.

Bestalde, Aterpe Leioa Gazteguneak ere bere ikasketa gela du, astelehenetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik a 20:30era, 54 gazteentzat. Honetaz gain, talde-lanak egiteko gela desberdin bi ere badaude, bakoitza 12 pertsonako edukierarekin.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude