Lehen sei hilabeteetako kultur-programazioa aurkeztu dute

Leioako Udalak berriki aurkeztu du Kultur Leioaren programazioa ekaina bitartean. Auditoriumean 72 ikuskizun daude programatuta, esaterako. Atzo hasi zen programazio berria, Benito Lertdxundi kantari oriotarraren kontzertuarekin.

Programazioak ikuskizun aukera zabala jasotzen du. Berrikuntza batekin. Orain arte, Kultur Leioako bazkideek, markatutako doako ikuskizun bat zuten. Oraingo honetan hiruen artean aukeratu ahal izango dute, eta eurak izango dira hiru aukeren artean, euren interesetara eta gustu pertsonaletara ondoen egokitzen dena aukeratuko dutenak.

«Programazioa osatzen duten proposamen guztiak eta bakoitza interes eta kalitate maila handikoak dira. Hori dela eta, ez da erraza batzuk beste batzuen gainean jartzea, bakoitza, dantza, musika, antzerki… diziplinaren barruan, benetan berezia delako, eta interes handikoa, artearen eta gizartearen ikuspegietatik»”, azaldu du Mari Carmen Urbieta Leioako Alkateak.

Gertuen ditugun proposamenak

Datorren urtarrilaren 18an, hitzordua ‘Ele! Lorca-Lauaxeta’ ikuskizunarekin izango da. Bi idazle, bi poeta ikoniko, bakoitza bere kulturaren barruan, urtebeteko epean Francoren diktadurak fusilatutakoak, artean eta kulturan oinarritutako komunikazioa sustraitik moztuz.

Urtarrilaren 20an, proposamena familia osoari egongo da zuzenduta, Kataluniako La Balduga konpainiaren “Mi padre es un Ogro” ikuskizunarekin. 10 urtetik gorakoentzat gomendatutako antzezlanaren helburua hunkitzea eta besteen sentimenduak norberarenak balira bezala biziaraztea da, egoeren aurrean enpatia sortuz.

Santa Agedako XXX. Kantu Lehiaketa ere oso gertu dago, otsailaren 4an, eta oinarriak denbora gutxi barru bidaliko dira udalerriko elkarteetara eta ikastetxeetara, aurten musika talde kopurua handia izan dadin, partaidetza zabalagoarekin. 16 urtetik beherakoen partaidetzan sakonduko da, horien bitartez ohitura hori galdu ez dadin.

Kulturako seihilekoa gune askotara zabalduko da

Udal agintariak nabarmendu zuen Auditoriumean bakarrik, urtarriletik ekainera eskainiko den jarduera kopurua 72 ikuskizunekoa izango dela. Liburutegian, bestalde, ipuin-kontalariak, liburu aurkezpenak eta Irakule Taldeen jarduna aurreikusita daude. Bestalde, Kultur Leioaren Erakusketa Aretoan bost erakusketa burutuko dira. 

Urbietak esan bezala, Aterpe Gaztegunean etengabeko ikastaro, jarduera, txapelketa, sukaldaritza… programatuta dute. Horiez gain Aholkularitza Sexologiko Zerbitzua eta XIX. Rock Txapelketa eta Margolari Gazteen XXII. Txapelketa ere aurreikusi dituzte lehen sei hilabeteetarako.

Aurrekoez gain, Santa Agedako XXX. Kantu Lehiaketa, Inaurteriak, XX. Maitasun Gutun Sariketa edo ‘Cuando yo era joven’ narrazio lehiaketa edo San Joan jaiak direla eta egingo den kartel lehiaketa aipatu zituzten agerraldian udal mandatariak.

Urbietak ez zuen ahaztu aurtengo Umore Azokaren XX. edizioa, maiatzaren 16, 17, 18 eta 19an egingo dena, kaleko arteen programazio zabala eskaniz.

Alkateak tarte honetan egingo diren auzo eta herriko jaiak ere sartu zituen programazio horretan: Lamiakon, Lamiako Maskaradarekin; Txorierrin, Pinuetan eta herriko San Joan jaiak (ekainak 14, 15, 16, 20, 21, 22, 23 eta 24).

Leioako Alkate Mari Carmen Urbietak adierazi zuenez, «Kultur Leioak duena bezalako agenda beteak diseinatzeko eta planifikatzeko orduan zailena herritar guztien interesetara heltzea da, guztiak senti daitezen identifikatuta gure proposamenen batekin, eskaintzen dugunaren kalitatea ahaztu barik, hori funtsezkoa delako, eta baita programatutako jarduera guztien oreka ekonomikoa ere”.

Udalak balantze positiboa egin zuen. «Leioaztarrek urterik urte erakusten duten partaidetza eta interesa gero eta handiagoak dira, informazioa eskatuz, sarrerak aurrerapen handiarekin erosiz edo ia epeak irekitzen diren egun berean izena emanez jardueretan. Helarazten dizkiguten hobekuntzarako proposamenetan eta aurkezten denaren aurreko interesean ere hautematen dugu hori. Egia esan, oso balantze positiboa da”.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude