Biharko “Barikuetan jai” saioa Kultur Leioako 5. solairuan izango da

Bihar, urtarrilak 26, antolatuko den “Barikuetan jai” saioa Kultur Leioako 5.solairuan izango da eguraldi iragarpen txarragatik. Ordua, ohikoa, arratsaldeko 17:30etik 19:30era. Bihar, kartulina eta paper mota ezberdinekin kutxa magiko ezberdinak sortuko dituzte parte hartzen dutenek.

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa honen helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako ostiralero jarduera bereziak egiten dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko. 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude