Laburmetrai eta argazki lehiaketetako sarien berri eman da

Jaime Venegas ‘Stimulated simulation’ lanarekin eta Atxur Animazio Taldea ‘Areka’ lanarekin izan dira gaztelania eta euskarazko edizioen irabazleak, hurrenez hurren, Leioako Laburmetrai Lehiaketan. Bigarren saria Pablo Urrecha izan da, ‘Kid’s game’ lanarekin. Bertako egilerik onenaren atalean, Gonzalo Quincoces izan da irabazle, ‘Alicia’ lanarekin.

Argazkigintza Lehiaketan, lehenengo saria José Enrique Martínez lortu du, ‘La siesta’ izeneko lanarekin. Zuri-beltzezko atalean, saria José Beut eraman du, ‘Misa ortodoxa 3’ lanarekin. Blokerik onenaren atalean, Diego Pedra irabazi du, lan hauekin: ‘Desenterrados (1,2,3)’. Bertoko saria José Martín ‘Invasión’ lanarekin lortu du. Herri bozkaketa argazki saria Daniel Rodríguez eraman du ‘Amaraunaren lilura III’ lanarekin.

Argazki Lehiaketaren argazkiak Kultur Leioaren Erakusketa gelan daude ikusgai, datorren abenduaren 8ra arte, honako ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara. Larunbat, igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.


Info +

Argazki Lehiaketaren sariak  http://www.kulturleioa.com/agenda/wp-content/uploads/2018/12/Fotos-cas.pdf

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude