Laguardiara txangoa antolatu du San Bartoloméko Auzotarrok elkarteak

Datorren igandean, irailaren 30ean, Laguardiara txangoa antolatu du San Bartolomé auzoko Auzotarrok elkarteak.

Txango honetan XII. eta XV. mendeen artean eraikitako Andra Mari Elizara eta Campillo Upelategira bisita egiteko asmoa dute. Bisita bi horien ostean “Huerta Vieja” izeneko jatetxean bazkalduko dute eta bazkalostean ibilaldi txiki bat herritik emango dute, 18:30etatn berriro ere autobusa hartu eta Leioarantz bueltan abiatzeko.

Irteera goizeko 9:00etan izango da, San Bartolomé auzotik.

Izen-ematea 94.654.05.28 telefonoan edota mknet0211@gmail.com e-posaren bidez burutu ahalko da, irailaren 24ra arte, hots, bihar astelehenera arte.

Txango honen prezioa 35 €koa da elkartearen bazkideentzat (umeen kaksuan, 20 €). Bazkideak ez direnek, aitzitik, 45 € ordaindu beharko dute (umeek, 20 €). Prezio horretan bazkaria eta bisita gidatuak sartzen dira.

Plaza mugatuak daude (55 leku).

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude