Lamiakoko Beira Lantegia (1926)

Argazki zaharrak I leihoa.info

Gaurko argazkian Lamiakon kokatu zen Beira Lantegia ikus daiteke, 1926 urtean ateratako argazki batetan (ezagutzen den lantegiaren lehen argazkia dena).

Lamiakoko Beira Lantegia Bilbo eta Getxoko hainbat enpresarik sortu zuten, Amadeo Deprit-en ekimenez. Deprit Bilbon bizi zen Belgikako beira-enpresari familia garrantzitsu batekoa zen. Berarekin batera beste zortzi bazkide kapitalista bildu zituen. Hauexek: Eduardo Aguirre -Máximo Aguirreren semea, lur-zoruak laga zituenak instalazioak kokatzeko bertan-, José Antonio Errazquin -konpainiaren lehen presidentea-, Tomás Allende, Leopoldo Bellefroid, Victor Chávarri, Ernesto Elizalde, Carlos Jacquet eta José Luis Villabaso.

Elkarte Anonimo izaera eman zioten enpresari, miloi bat pezetako hasierako kapitala jarriz guztien artean. Hasiera batetan, lantegiaren instalazioek 7.400 metro karratu hartzen zituzten, hiru eremutan bananduta: erreka ondoan, osagaien biltegia -silize-area, Burgoseko Arijatik ekarria Roblako trenbidean; Torrelavegatik ekarritako sosa-karbonatoa edota Getxotik ekarritako kareharria-; bigarren pabiloia, sutegia, aroztegia eta buztinola biltzen zituen pabiloia eta, azkenik, erdialdean kokatuta zegoen labe handia, beira galdatzeko.

Teknikoki bere garaiko instalazio aurreratuenetako bat zen Lamiakoko labearena, eta Estatuko garrantzitsuena, 2.000 metro karraturen beira laua ekoizten baitziren eguneko bertan.

Argazkia eta testua: Vicrila 1890-2003. Sus hombres y sus hechos (2003) liburutik hartuak.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.