Lamiakoko Jaiak :: Ekainak 1, Larunbata

Hauxe da Lamiakoko Jaien bigarren eguneko egitaraua:

Ekainak 1, Larunbata

08:00  Etorri zure sukaldari trebetasunak erakustera. Lamiakoko VI. Lapiko Txapelketa. Txosnan apuntatu.

10:00  ¡¡¡Txupinazoa!!! Jaiki denok, jaiak aurrera doaz-eta.

11:00  Handientzako eta txikientzako tailerretan disfrutatu (txosnaren ondoan). Aurten ez ahaztu zure jaietako kamiseta edo beste bat ekartzea pertsonalizatzeko!

12:00  Kalejira buruhandiekin.

13:00  Aparra mundo guztiarentzat (eskolako patioan).

13:30  Igel-toka Txapelketa (Lamiakoko jubilatuen aurrean).

14:00  Lapikoen aurkezpena (gure sukaldarien emaitzak ikusiko ditugu).

16:15  Lapiko Txapelketaren sari banaketa.

16:30  Lamiakoko I. Pala Txapelketaren finala (banaka eta bikoteka).

16:30 Lehenengo Tute eta Mus azkarra Txapelketa (jubilatuen etxean jolastuko da).

17:00  Tiragomak. Bizkaiko Txapelketarako puntuagarria den lehia.

18:00  Dantza alardea (elizaren ondoan).

20:00  Jai Batzordeak txorizoa sagardotan dastatzera gonbidaten zaituzte. Ez galdu aukera!!

20:30  Etorri eta zure irudimenarekin harritu, Mozorro Lehiaketa hasiko da-eta (heroiak eta doilorrak). Izugarrizko ogitartekoa jateko aprobetxatu.

23:00  Mr. Track-ekin disfrutatu.

00:00  Disko-dantzaldia GALDER-en eskutik, mugi ezazu zure gorputza egungo musikarik hoberenarekin.

02:00 GALKER-en atsedena eta auzoko bingoa.

04:00  Oraindik indarra baduzu, etorri txosnara azken kubataren bila!!

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude