Lamiakoko nasa 60. hamarkadan

Idoia López, leihoa.info

Gaurko irudian Lamiakoko nasa ikus dezakegu, eta horrekin batera, Ezkerraldean urte haietan, leku guztietatik ikus zitezkeen tximiniak eta lantegiak, Bizkaiko Labe Garaienak batez ere.

Duela ez asko herrian izandako Jardunaldi batzuetan Lamiakoko ibarrarekin zer egin litekeen egon zen eztabaidagai: txori migrarien behatokia sortu?, erabilera ezberdinetako leku bilakatu? Egun hor Bizkaiko Ur Partzuergoaren estazioa baino ez dago. Gainontzekoa zuhaitz bat edo beste, sastrakak eta zaborrez beteriko gunea da.

Bertan egondako batzuek ez zuten, agian, sinestuko bertan, 70. hamarkadan, bainatu egiten zela inguru hartako jendea, arrain egiten zuela ere… eta ikusten den errepidearen ondoan ez zegoela industriarik: ez gurina edota margarina ekoizten duen enpresa, ez kotxe-salmentaren gune komertziala. Eta bai, mareak gora egiten zuenean, ibarraren zati bat urez betetzen zen.

Orain, Espainiako ministerioak eta Bizkaiko Ur Partzuergoa gidatzen dutenek duela ez asko butzatu nahi zuten Txori Herri eta Uribe Kostako herri handienetako ur zikinak bildu eta garbiketa leku bilakatzeko proiektua bertan behera utzi dutela, noiz hasiko dira pentsatzen instituzio publikoek zer egin gure herriko zati horrekin eta zein paper uste dugu jokatu beharko lukeela Leioako etorkizunean? Udalerri eta eskualde osoaren gozamenerako leku gisa berreskuratu? Zein konzeptu eta erabilerarekin? Eztabaida publiko zabala ez legoke soberan.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude