Lanuzteak egiten ari dira Sakonetako Kiroldegiko langileak

Gaur, iragan larunbatean bezala, lanuzteak egin dituzte Bizkaiko kiroldegi eta kirol zelaietako langileek, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek deituta.

Urteko lanaldiaren murrizketa, soldaten doitzea, kontratatutako lanaldien handitzea eta enpleguaren egonkortasuna dira haien aldarrietako batzuk.

Horiek lortzeko, lau orduko lanuzteak egin dituzte gaur, 11:00 eta 13:00 eta 17:30 eta 19:30 bitartean. Bihar ere  berdintsu egingo dute, goizez eta arratsaldez. Eta baita datorren ekainaren 26an ere. Gatazka bideratzen hasten ez bada, ekainaren 27an egun osoko greba egiteko asmoa dute langileek.

Gaur egindako goizeko lanuztearen ondorioz hainbat kirolgune itxita egon dira bi orduz. Besteak beste, Sakoneta Kiroldegia, sindikatuek zabaldutako informazioaren arabera.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude