Lau t’erdiko I. Txapelketa: Oreka nagusi lehen kanporaketan

Aurreko astean Atxiki Pilota Taldeak antolatutako lehen 4 t’erdiko txapelketaren lehen kanporaketak jokatu ziren. Irailean zehar, kanporaketetan sartzeko aurreko faseak jokatu izan dira eta aurreko asteartean eman zitzaion hasiera kanporaketei.

Faborito gehienek aurrera egin arren, oreka izan da nagusi lehen fase honetan. Emaitza oso parekatuak izan dira, eta zenbait sorpresarentzat tartea ere izan da.

Asteartean, kanporaketetako lehen partiduarekin, lehenengo ezustekoa izan zen, Hegoik arazo handirik gabe, Arakistain I-ari irabazita. Hortik eta igandera jokatutako norgehiagoketan oreka izan zen nagusi, partidu gehienak espero baino gehiago gogortuz. Eta garaileen artean sorpresa gutxi ego arren, aipatzekoak dira Santa III.ak eta Urienek lortutako garaipenak, biak kanporaketak jokatzeko aurreko fasetik bait datoz.

Goraipatzekoa da Urienen sailkapena. Zornotzako mutila lehen aldiz ari da Leioako aterpean jokatzen, eta denbora luzez ezagutzen duela dirudi. Aurreko fasea erraz gainditu ostean, kanporaketetako zozketan zorte handirik ez zuen izan, Astigarraga I-ren aurka tokatu bait zitzaion. Baina pronostiko guztien kontra, Gaizka Astigarragari irabazi eta txapelketako faboritoen artean zegoen erromotarra kanporatu du.

Oraingo astean final 16renak jokatuko dira. Honakoak izango dira pariduak: Hegoi vs. Landa, Oier vs. Antton, Beni vs. Jonai, Uribe vs. Etxeba, Urien vs. Imanol, Santa III vs. Anderru, Jonga vs. Inazio, La Cruz vs. Astigarraga II.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude