‘Leioa Auzoak’, kultura auzoetara eramateko ekimena

Leioa Auzoak urri honetan martxan jarri den eta «denboran luzatzeko asmoa duen udal ekimenak kulturaz bete gura ditu herriko auzoak», herriko Udalak dioenez.

Urriaren 20an (Pinuetako Dolores Ibarruri Plazan, 18:00etan) eta 21ean (Txorierriko Manuel de Irujo Plazan, 13:30ean) ikusi ahal izango den “La familia Torobole” eta urriaren 27ko (San Bartoloméko Kultura Gelaren patioan) eta 28ko (Lamiakoko metro geltokiaren plazan) “Rojo telón” ikuskizunak ikusi ahalko dira.

Programazioak azaroan jarraituko du “Turukutupa” ikuskizunarekin, azaroaren 10ean (Lamiakoko metro geltokiko plazan) eta 11n (Manuel de Irujo plazan-Lamiakoko behatokian) 13:00etan; eta “Dramagia” izenekoarekin, azaroaren 17an (San Bartolomeko Kultur Aretoko patioan) eta 18an (Pinuetako Dolores Ibarruri plazan) 12:00etan, 12:45ean, 13:30ean eta 14:15ean.

EH Bilduk «auzoetan gero eta programazio gehiago izateko» balio izatea espero du

Sare sozialetan zabaldu duenez, «Leioako EH Bildutik urteetan proposatu ostean, eta auzokideek horrela hainbeste aldarrikatu, azkenean Leioako Udalak auzoetan burutuko diren ekintza kulturalak programatzeari ekingo dio». Gogoratu duenez, «helburu horrekin egin genituen Udal aurrekontuetan emendakinak, eta orain, gure emendakin bati esker auzoetan programazio kulturala gauzatu ahal izango da». Ezkerreko subiranistek «lehen urrats honek auzoetan gero eta programazio gehiago izateko» balio izatea espero dute.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude