Leioa hasi da martxoaren 8a ospatzen

Urtero bezala, Leioako Udalaren Berdintasun sailak egitarau berezia prestatu du martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna, ospatzeko.

Ohiko kontzentrazioa egingo da martxoaren 8an, ostiralean, Bulebarrean eguerdiko 11:00etan, horretaz gain hainbat ekintza izango dira egunaren aurretik zein ostean. 

Ospakizunak astelehenean hasi ziren, arratsaldeko 17;00etan, Kultur Leioaren prentsa aretoan, Tailerra egon zen seme-alaben eta genero indarkeriaren inguruan, eta hala izan ez dadin zeintzuk izan daitezkeen gakoak.

Gaur, martxoak 6, asteartea, Andrak emakumeen elkartearen bazkaria izango da.

Bihar, antzerki saioa egongo da, arratsaldeko 19:00etan, Kultur Leioaren Auditorioan: “Sin huella del delito”, Kafe Huts taldearen antzezlana.

Martxoaren 8an, Nazioarteko Emakumeen Egunean, ohiko konzentrazioa egongo da Iparragirre kaleko Bulebarrean, goizeko 11:00etan.

Martxoaren 9an, larunbatean, arratsaldeko 15:30ean, futbola egongo da, Sarrienako futbol zelaietan, Leioako Emakumeak taldea Hernaniko Emakumeen aurkako partidua jokatuko delarik. Sarrera doakoa izango da. Eta 18:30ean II Emakumeen Martxa egingo da, irteera Bulebarrean izango delarik. Martxa Sokolé barukada feministak girotuko du. Parte hartzaileei kamiseta eta linterna emango zaizkie. Eta bukaeran txokolatada egongo da.

Hurrengo hitzordua, martxoaren 11n, astelehenean, ikastetxei zuzenduta dago. Txotxongiloak egongo dira, hezkidetza lantzen duen “Koloreak” lana ikusi ahalko delarik.

Bestalde, martxoaren 13an, arratsaldeko 17:30ean hasita, Kultur Leioaren Prentsa aretoan, hitzaldia egongo da, Aitziber Aguinagalderen eskutik. Gaia, honakoa: “Nola jarri bizitza erdigunean? Ekonomista feministaren oinarriak”. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da, lehen eskatzen bada berdintasuna@leioa.net posta elektronikoan.

Azkenik, Udalaren Beridintasun Sailak Martxoaren 8aren bueltan prestatutako ekitaldiekin amaitzeko, berdintasunari buruzko liburuen erakusketa egongo da zabalik hilaren 15etik 31ra bitartean Kultur Leioaren Liburutegian.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude