Leioa Txartela aurkeztu du gaur Udalak

Bazkide diren saltokietan, zerbitzuetan eta ostalaritzan kontsumitzeko orduan abantaila ekonomikoak eta balio gehigarriak izango dituen tokiko merkataritza fidelizatzeko ekimen berri gisa aurkeztu du Udalak

Leioako Merkatarien Elkarteak, Behargintzaren eta Leioako Udalaren laguntzarekin, tokiko merkataritza fidelizatzeko beste ekimen bat jarri du martxan Leioa Txartelaren, Caja Rural Navarrarekin batera ateratako doako VISA txartelaren, bitartez.

Txartelak abantaila ekonomikoak eta balio gehigarriak izango ditu bazkide diren saltokietan, zerbitzuetan eta ostalaritzan kontsumitzeko orduan. Mari Carmen Urbieta Leioako alkateak animatu egin gura ditu, «alde batetik, herritarrak, gure Leioa Txartel bat eskuratu dezaten; eta bestetik, bazkide ez diren merkatariak eta ostalariak, Elkarteko kide egin daitezen».

Leioa Txartela eskuratu daiteke jadanik Leioako Merkatarien Elkarteko kide diren establezimenduetan edo Caja Rural Navarrako sukurtsaletan. Inolako gastu gehigarririk ez duen doako txartela da, bazkide diren saltokietan hiru hilabetez interes barik ordaintzeko aukera ematen du, munduko edozein lekutan erabili daiteke eta kutxazainetan dirua ateratzea ahalbidetzen du, iruzurrezko erabileraren aurkako asegurua jasotzen du eta modu konbentzionalean edo hurbilduz ordaintzeko aukera ematen duen NFC teknologia dauka. Horrez gain, horren bitartez erosketak egiten dituztenek beherapenak, erosketa baleak, doako erosketak, opariak eta zozketak gozatu ahal izango dituzte.

Txartelaren eragile nagusiak

Leioa txartel berriaren eragile nagusiak Leioako Merkatarien Elkartea, establezimenduak, herritarrak eta Caja Rural Navarra dira. 

Merkatarien Elkartearen bazkide diren establezimenduen bitartez martxan jarriko diren sustapen eta fidelizazio ekintzak koordinatu eta planifikatuko ditu. Establezimenduak proiektuarekin lankidetzan arituz eta herritarren artean txartelaren erabilera sustatuz, fidelizazio kanpainaren bitartez. proiektuarekin saltoki-zerbitzu guztiek egin ahal izango dute bat, eta herritar guztiek jaso ditzakete onurak. Herritarrei bazkide diren saltokietan, zerbitzuetan eta ostalaritzan egiten duten kontsumo arduratsua saritu gura zaie, abantaila ekonomiko eta balio gehigarri guztien partaide bilakatuz.

Azkenik, Caja Rural Navarra ekimen berri hau gauzatzeko aukera eman duen bazkide teknologikoa da.

Udala eta Merkatarien Elkartea, bestalde, eskutik doaz helburu komunak finaktzeko orduan: «Leioa kalitatezko merkataritza, turismo eta aisia leku gisa sustatzea; tokiko merkataritzaren garapena indartzea; bazkide diren establezimenduen ahalmen lehiakorra handitzen laguntzea, eta establezimendu horiek erakundeen aurrean duten ordezkaritza hobetzea; eta izaera ekonomikoa eta soziala duten proiektu teknologikoen garapenean aitzindari izatea», laburbildu du Mari Carmen Urbieta Leioako Alkateak.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude