Leioa Waterpolok bere Eskolan izen emateko epea zabaldu du

Leioa Waterpolo taldea martxan hasiko da datorren astean berriro lanean. Bien bitartean, kirol taldeak kudeatzen duen Waterpolo Eskolan izen-emate berriak jasotzeko epea zabaldu du 2018/2019 denboraldiari begira..

Izen-emate hau 2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotako neskato eta mutikoei zuzenduta dago. Interesa dutenak Leioa WLB-rekin jarri behar dira harremanetan, bi modu hauetako bat erabiliz: posta elektronikoa, leioawaterpolo1999@gmail.com helbidera zuzenduz, edota 676.613.968 telefono zenbakira deituz.

Herriko waterpolo taldean adierazi dutenez, plaza mugatuak dituzte, eta ahalbait arinen izen ematea komenigarria da.

Waterpolo Eskolaren entrenamendu-saioei irailaren 10eko astean emango zaie hasiera.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude