Leioa WLB-k Marbellari irabazi dio eta hirugarren postuan da

Leioarrek 9-8 irabazi diote Marbellari eta inoizko emaitzik onenarekin amaitu dute lehen itzulia, hirugarren postuan sailkatua eta bost partidu jarraian porrotik jaso gabe

Leioarrek 9-8 irabazi diote Marbellari eta inoizko emaitzik onenarekin amaitu dute lehen itzulia. 19 punturekin hirugarren postuan daude sailkatuta.

Partidua hasieran berdintasuna izan zen nagusi baina atsedenaldira bi goleko abantailarekin heltzea lortu zuten etxekoek. Atsedenaldia eta gero 12 minutu luzez golik egin gabe egon ziren eta andaluziarrek partidua iraultzea lortu zuten 7-8.

Hiru minuturen faltan 8-8ko berdinketa lortu zuen Ane Garciak eta Marta Jaimek azken golarekin garaipena etxean gelditzea lortu zuen. Hiru puntu hauekin marka bikaina lortu dute.


En breve

Leioa WLB  9 – 8  CW Marbella

Liga  Lehenengo maila estatal emakumezkoena

Jardunaldia  9.a

Markagailua  2-1, 5-4, 0-2, 2-1

Leioa WLB-ren hasierakoa  Ane Jaime, Uxue (1), Paula, Aurore, Marta Jaime (4), Vanesa (1), Ane Arana (1), Leire Fernández, Ane García (2), Leire Sarasola, Virginia, Naia, Naroa

Partiduaren estatistikak  https://rfen.es/es/tournament/696708/match/74540506/results 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude