Iban Rodriguez-ek dio HAPO aldatzea «metroa lurperatzeko aukera bakarra» dela.

Leioako alkateak Lamiakon egindako agerraldian azpimarratu du Lamiakorako “aurreikusitako hirigintza planak 400 etxebizitza sozial berri aurreikusten dituela” I Ez du zehaztu ea metroa Leioatik Areetara bitartean lurperatuko den, ezta padura osoa berreskuratuko den eta zerbitzu publiko berriak barnebilduko lituzkeen planak

Leioako alkate Iban Rodríguezek ostegun honetan Lamiako auzoko hirigintza-plana aldatzeko asmoa defendatu du; izan ere, «aukera erreal bakarra» dela esan du, auzoan metroa lurperatzeko eta ibarra berreskuratzeko. Zenbait enpresena da ibarra. Iban Rodríguezek azpimarratu du Lamiakorako aurreikusitako hirigintza-planak 400 etxebizitza sozial berri aurreikusten dituela.

«2018an, jarduteko asmoa duten lurren jabeak Udalera hurbildu ziren gasolindegi bat, merkataritza-zentro bat eta bulegoak jartzeko asmoz, eta hori planeamendu-aldaketarik gabe egin zezaketen»,azpimarratu du. Iradokizun hori, gero, bizitegi-plan bihurtu zen. Plan honek, baina, HAPOren aldaketa ezinbesteko baldintza du, lur zoru horietan ez baita aurreikusten etxebizitzak egitea. 

Egungo alkateak gogorarazi du «Udala ez dela eremuko metro karratu bakar baten jabe», eta horregatik nabarmendu du garrantzitsua dela aurreikusitako hirigintza-planarekin jarraitzea. «Aldaketaren bidez, orain arte kontuan hartu ez diren baliabideak eta formulak eskaintzen ditugu; izan ere, trenbide-arduradunek ez zuten inola ere metro osoa lurperatzeko asmorik», gaineratu du. Alkateak, hala ere, ez du gogoratu ibarraren eremua urbanitzatzea aurreikusten duen komenioa Udal osoko Bilkuran eztabaidatu zenean bai bere alderdiak (EAJ/PNV) zein PSEk eta PPk ontzat eman zutela etxebizitzak eraikitzea, zerbitzu publikorik gabe, padura osorik berreskuratu gabe eta metroa Leioatik Lamiako geltokiraino bakarrik lurperatuz.

Horren ondorioz, Lamiako auzoko padura urbanizatu nahi duten enpresek beren proiektua aurkeztu zuten, 12tik 20 solairu arteko dorreak planteatuz, eta inolako zerbitzu publikorik planteatu gabe. Padura, bestalde, soilik Estatuaren eremuan berreskuratuko litzateke, eta enpresen zatian, etxebizitzez gain, parke bat sortzea aurreikusten zen. Proiektuak hereritarren arteko aurkakotasun eta haserre bizia eragin du, aspaldiko partez auzoan izan den manifestaziorik handiena (425 lagun baino gehiago) sorraraziz.

Behin betiko dokumentua Udalbatza berria onartzen denean egingo dela esan du ere Rodriguezek. Hala ere, badirudi bere ezaugarri guztiak zehaztuta dituela udalak edo udalaren hirigintza arloa kudeatzen duen EAJ/PNVk behinik behin, ezen egungo alkateak gaur esandakoaren arabera, 895 etxebizitza berri eraikitzea jasotzen da, horietatik 400 babes sozialekoak izango direnak, eta horrek «gazteei beren herrian bizitzen geratzeko aukera emango die». Etxebizitza horiek ere, EAJ/PNVren alkate Rodriguezen arabera, ez dituzte hamabi solairu baino gehiago izango, eta Bizkaibuseko kotxetegien eta Leioako auzorik industrialeneko metro-geltokiaren artean kokatuko dira, beti ere, ofiziala eta hauteskundeak igaro ostean “egingo den” proiektuaren arabera. 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude