Leioako Emakumeak – CD Elorrio: arnasa hartzeko aukera ona

Leioako Emakumeek CD Elorrioren kontra jokatuko dute Sarrienan, larunbateko 17:45tan, Euskal Ligari dagokion 9. jardunaldian.

CD Elorrio sailkapeneko 14. postuan kokatzen da 6 punturekin eta maila galtzeko tokian dago. Azken hiru partidetan porrot bat -0-3 Tolosaren kontra- eta bi berdinketa lortu dituzte -Pauldarrak eta Goierri Gorri, 0-0 biak ala biak-, beraz, hiru jardunaldi daramatza golik sartu gabe. 8 jardunalditan garaipen bakarra eta 3 berdinketa besterik ez du lortu eta 7 gol sartu ditu, 2 soilik bere etxetik kanpo.

Bestalde, Leioako Emakumeek aurreko asteburuan Bizkerreren kontra galdu zuten 2-1 Boluen eta taulako 9. postuan kokatzen dira 10 punturekin. Leioaztarrek partidu polita egin zuten, baina dinamika paregabean dago Bizkerre taldea eta Leioako Emakumeek ez zuten saririk lortu. Garaipenak arnasa emango lieke Leioako Emakumeei, postu nobleetatik hurbilago egongo lirateke, eta beherapen postuak urrunago utziko lituzkete.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.