Leioako Emakumeak galdu du Bizkerre talde getxoztarraren aurkako partidua

Leioako Emakumeek 2-1 galdu dute Bizkerreren kontra jokatutako partida. Talde getxoztarrak 2-0 markagailuan lortu du bigarren zatian eta Maitenak markagailua apaindu du 90. minutuan. Etxeko taldeak Bolue 1en jokatutako partida guztiak garaipenetan bilakatu ditu.

Leioako Emakumeen deialdian 16 jokalari besterik ez zeuden: Maca Tolosaren kontra lesionatu zen; Idoiak asteko azken entrenamenduan orkatila bihurritu zuen; eta Ángela zigortuta zegoen aurreko partidan kaleratua izan ondoren.

Leioako neskek partida polita jokatu dute talde gogor baten kontra. Lehen minututik oso parekatua egon da norgehiagoka eta intentsitate handiarekin aritu dira bi taldeak. 10. minutuan Garazik falta bat jaurti eta Bizkerreko atezainak kornerrera bidali du baloia. Korner horretan, Junek jaurtiketa oso itxia egin eta baloiak zutoinean jo du. Partiduko lehen aukera argiak izan dira. Bi taldeek eduki dute baloi jabetza eta aukera batzuk, baina markagailuak husna adierazten zuen atsedenaldian.

Bigarren zatiko lehen gol aukera Maríarentzat izan da, 52. minutuan jaurtiketa bat kanpora bota duenean. 69. minutuan Fabik lortu du arratsaldeko lehen gola Bizkerrerentzat. Markagailua iraultzeko asmoz hiru aldaketa egin ditu Leioak: Maitena, Amaia Altzaga eta Nile zelairatu dira, Naroa, Lucía eta Juneren ordez. Markagailua berdintzeko aukerak egon arren, Bizkerrek bigarren gola lortu du 87. minutuan. Area barruan hainbat aldaratze egon ondoren, Leire Pardok jaso du baloia eta, atea hutsik zegoela, gola sartu du. 90. minutuan, markagailua apaindu du Maitenak, Nilek jaurtikitako falta langan jo ondoren eta aldaratzea buruz sareratu du. Hau izan da, aurten, Bizkerrek Boluen jasotako lehen gola.

Porrotaren ondorioz, 10 punturekin jarraitzen dute Leioako Emakumeek eta, beste partiduen emaitzen zain, 6. postua seguruenik galduko du eta sailkapeneko erdialdean kokatuko da. Bere aldetik, Bizkerre behin-behineko lider jarri da 19 punturekin Erandioko Betiko Nesken eta Tolosaren partiduen zain. Hurrengo partidua CD Elorrioren kontra izango da, Sarrienan.


LABURREAN

Alineazioa

Leioako Emakumeak: Uxue; Garazi, Amaia Solar, Irati, Ziortza; Ane, Naroa, June, Landa, Lucía;  María.

Golak:

1 – 0:   Fabi (69. minutuan)

2 – 0:   Leire Pardo (87. minutuan)

2 – 1:   Maitena (90. minutuan)

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude