Leioako Emakumeak Pauldarrak FKT-ren aurka arituko da Ligaren lehen jardunaldian

Euskadiko Futbol Federazioak ezagutzera eman du 2018/2019 denboraldiaren emakumezkoen Euskal Liga osatuko duten 30 jardunaldien egutegia.

Leioako Emakumeak etxetik kanpo arituko da irailaren 8 eta 9an jokatuko den lehiaketaren hasierako jardunaldian, Pauldarrak FKT talde barakaldarraren aurka.

Zarautz Kirol Elkartea izango da Sarrienako zelaiak bisitatuko dituen lehen taldea, txapelketaren bigarren jardunaldian. Alberto Berasaluzek zuzendutako jokalariek txapelketari amaiera emango diote Leioan Barakaldo CF taldearen aurka, maiatzaren lehen asteburuan.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude