Leioako erdialdea, duela 40 urte

Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info

Gaurko irudian iragan mendeko 70. hamarkadan Leioako erdialdearen zati bat, Avanzada errepidearen Udaletxeranzko aldea nola zegoen ikus dezakegu.

Ez zegoen Zentro Zibikorik eta, aitzitik, baserriak eta udaletxe aurreko orduko etxebizitzak zutik zeuden.

Guzti hori eraistea erabaki zuen diktadura frankistaren osteko Udalak. Bertan bizitza soziala biltzeko asmoz ‘herri-erdigunea’ sortzea zen helburua, horretarako etxebizitzak eraiki eta bi plaza handi eta berri sortuz.

Hori guztia egin da, baina ez dirudi bi plazok pentsatu zen funtzioa betetzen dutenik, nahiz eta bertan Kultur Leioa egon. Urteko data zehatzetan (Umore Azoka, Nekazal Azoka) baino ez du halako funtzioa betetzen.

Horregatik, espazio hauen diseinoarekin asmatzea ezinbestekoa da benetan leku biziak izan daitezen urte osoan eta ez soilik data zehatz gutxitan lortu nahi bada.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude