Leioako erdigunea, XX. mendeko 70.eko hamarkadan

Argazkian ikusten den bezalakoxea zen Leioako erdigunea XX. mended 70. hamarkadan. La Avanzada nagusi. Espaloi gutxi eta, izatekotan, estuak. Eta alde batetik bestera igarotzeko, lurrazpiko pasabidea oinezkoentzat.

Erdialdea ez zen, noski,  gaur den bezalakoa. Ezer gutxi ikusten da Sabino Arana kalearen aldetik, bina ordurako egun Batzokia dagoen etxea bazegoen.

Bazegoen ere, noski, udeltxera eramaten zuen errepidea, baina albo bietara egun dauden eraikinen arrastorik ez zegoen. Eta ikusten diren auzoak Iturribide eta Ikeamendi  dira.

Zoritxarrez, orduko argazki honetan ere,  kotxeak erdigunearen jaun eta jabe. Herri bat errepide baten alde bietan eraikia. Nortasun handirik gabea. Oinezkoak kotxeen artean. Aldatuko da horu noizbait? Garaiz egongo ote gara? Espero dezagun baietz.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude