Leioako gasolindegia iragan mendeko 80. hamarkadaren lehen urteetan

Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info

Asteroko sail honetara gaur dakargun argazkiak Leioako gasolindegia, orduko bakarra, Avanzadaren alde bietan, islatzen du. XX. mendearen 80. hamarkadaren lehen urteetan aterata dago argazkia.

Sasoi horretakoa dela  antzematen da ez soilik Avanzadak bi karril bakarrik dituelako (norabide bakoitzeko bana, Bilborako bat eta Getxorako beste bat), baizik eta -batez ere- orduan hor zegoen eta gaur egun desagertua den baserri zaharrean egindako pintadagatik.

“PSOE, devolved el patrimonio histórico de la CNT-AIT” aldarrikatzen duen pintadaz ari gara, PSOE espainiar Gobernura heldu zeneko (1982) lehen urte horietako erreibindikazioa. Urte horietan tramitau zen Lege bat XX. mendeko 30. hamarkadaren II. Errepublikaren legalitatea defendatu zuten alderdi eta sindikatuek zuten eta fankisten bahitu zizkieten ondasunak itzultzeko. Horrela, baloratu eta itzuli zen, besteak beste, PNV, PSOE, ELA eta UGT alderdi eta sindikatuena, baina ez Confederación Nacional de Trabajadores-Asociación Internacional de Trabajadores izena zuen erakunde anarkistarena. Horixe bera aldarrikatzen zuen hondatuta aurkitzen zen baserriaren horman egindako pintadak.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude