Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info
Gaurkoan argazki polit bezain adierazgarria dakargu gure iganderoko sail honetara. Leioako tren zaharrera gindoazenean edo handik gentozenean geldialditxo bat egin eta egarria kentzeko aukera ematen zigun iturriaz ari gara. Lehen Sabino Arana kaleko eta gaur Iturriondo kaleko 16 zenbakiaren ondoan zegoen iturriaz ari gara.
Ondoko argazkian ume txikia esnea eroateko erabiltzen zen ontziaren ondoan ikus dezakegu, agian bere amak iturrira bidalia ur bila, edo aita laguntzera joanda bertan argazkia aterata.
Goiko argazkian egungo Iturriondo kaleko 7. zenbakidun etxea eraikitzen ari zenean ere azaltzen zaigu eta kotxe bat Udondoko Agirre Lehendakari plazarainoko errepidean aurrera.
Ondokoan, aitzitik, umea eta iturria azaltzen dira, iturrira jeisteko zeuden bi aukerak azaltzen direlarik: eskailerak eta bidexka.
Egun, erabiliezin dago iturria, estalita. Kalearen izena iturriondo izan baina zegoen iturrietako bat desagertuta. Progresoak eragindako kalteetako bat ote? Ala txarto ulertutako progresoaren seinale?