Haurreskolak ezagutzeko ate irekien jardunaldiak

2018/2019 ikasturterako matrikulazio epea apirilaren 30etik maiatzaren 11ra izango da, haurreskoletan bertan

Haurreskolak Partzuergoko hainbat zentro 2018/19 ikasturterako “Ate Irekien Egunak” burutzen ari dira. Honek familiei Leioako haurreskolak bisitatzeko eta instalazioak, funtzionamendua eta bertako hezitzaileak ezagutzeko aukera emango die.

Haurreskolak Partzuergoko zentro publikoetan lan egiten duten haur hezkuntzako profesionalak ezagutzeaz gain, familiek haurreskola zuzenki ezagutzeko aukera izango dute, non behar duten informazio guztia eskainiko zaien.

Ate Irekien Egunak Altzoan Haurreskolan apirilaren 24an, 17:00tik 19:00tara izango da; Artatza, aldiz, apirilaren 18an, 10:00etatik 11:00etara.

Matrikulazioa burutzeko epa apirilaren 30etik maiatzaren 11ra izango da, haurreskolan bertan.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude