Leioako ikuspegi aeroa

Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info

Gaurko argazkian gure herriko ikuspegi (partzial) aereoa ikus daiteke.

Zehatz-mehatz ez badakigu ere, panoramikaren ezaugarriek hirurogeigarren hamarkadan ateratakoa izango dela pentsatzera garamatza.

Azken batez, bertan azaltzen zaizkigun herriaren auzoak Ikea Mendi, San Juan eta Iturribide dira. Mendibile, auzo bezala, ez zegoen eraikita, nahiz eta orduko etxe pare bat azaltzen den argazkian.

Bidekturtzio baserria ere azaltzen da (egun parkina dagoen aldean), eta Avanzada errepidea bi karriletako baino ez zen, bikoizketa eta lurperatzea herriaren erdialdearen zati batean egin gabe zegoen. Eliza eta udaletxearen inguruko etxebizitza eta baserri zaharrak ere azaltzen dira.

Iparraldean Artatzagane auzoko etxebizitzak azaltzen dira (ez oraingo tamainan, noski), eta ezer gutxiago (Elexalde auzoko etxebizitza pare bat).

Argi dagoenez, aspaldiko Leioaren (erdialde/iparraldekoa) itxura da argazki polit honetan agertzen zaiguna, zerikusi gutxi duena egungoarekin.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude