Leioako kooperatiba zaharra

Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info

Gaurkoan aspaldiko argazki batekin gatoz. Egun Independentzia kale-hasieraren aurrez aurre kokatzen zen Leioako Kooperatiba zaharra ikus daiteke irudian. Ia denek ‘kopea’ esaten bazioten, bere izen osoa Enplegatu eta langile katolikoen Kooperatiba zen. Eta ez zen kasualitatea, ez horixe. Azken batez, bai hor zein Lamiakon zituen lokalak XX. mendean ELA sindikatuak martxan jarritakoaren jarraipena baino ez baitzen hori.Hauxe zen lokal handiena, Lamiakokoa honen sukurtsala zen-eta.

Argazkian ikus daitekeenez, orduko kaleak ez zeukan ez espaloirik, ez bi norabide, ez ezer. Kooperatibaren inguruan egun diren etxe asko ez zeuden. Aitzitik, San José auzunea ikus daiteke kooperatibaren albo bietan. Eta atzean, Iturribide kaleko dorretxea ere.

Egun kooperatiba desagertua, laster, antza, San José auzoa ere desagertu egingo da, etxebizitza berriak -luxuzkoak diote zenbaitzuek- eraikitzeko plana -enpresa pribatu batek bultzatua- baitago auzoa dagoen lurzoruetan. Udala, bien bitartean, ixilik mantentzen da. Baina, txarto pentsatzen jarrita, ez du honek zerikusi handia edukiko Sakoneta Polikiroldegian inbertsio handirik ez egitearekin eta Udalaren agintariei tranbiaren proiektuaren inguruan sortutako zalantzekin?

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude