Leioako Plaza Eguna antolatu dute apirilaren 7rako Plaza Gorrian

Plaza Gorrian ibiltzen diren gazte andana biltzen ibili da azken aldian. Plazaren egoeraz kezkatuta, buruari bueltaka ibili dira eta, azkenean, ekimen bat antolatu dute hurrengo apirilaren 7rako: Leioako Plaza Eguna 2018.

Hainbat ekimen planteatu dute egunerako, denak gazteek berek antolatuak: Txupinazoa, koadrilen arteko olinpiadak, zumba, bazakaria, bingo musikatua, karaokea, aulkien jolasa, guztion arteko plaza garbiketa eta azkenik, poteo musikatua herritik zehar (arratsaldeko 20:00etatik aurrera).

Eguna 12:00etan hasiko da txupinazioarekin, koadrilen arteko Olinpiadekin eta Zumbarekin,

Ondoren, bazkaria izango da (arratsaldeko 15:00etan hasita). Tiketa aldez aurretik hartuta 4€ ordaindu beharko dira, eta 6€ egunean bertan hartuz gero. Kurkudi, Ganeko eta Kilker tabernetan.

Arratsaldeko 16:30etatik aurrera bingo musikatuarekin, karokearekin eta aulkien jolasarekin. Arratsaldeko 19:30etan burutuko dute Plazaren garbiketa.  Eta eguna bukatzeko Poteo musikatua herritik zehar egingo dute.

Antolatzaile gisa Plaza Asanblada agertzen da. Laguntzaileak Kopileioa denda, Kurkudi, Kilker eta Ganeko tabernak azaltzen dira.

Plaza Egunaren berri izateko Facebook-en bitartez (Leioako plaza eguna helbidean) eta Instagramen bitartez (@plaza eguna) eskuratu daiteke.

Facebooken diotenez, Plaza Asanbladakoak “Leioan bizi nahi dugun gazteak gara. Herrian ikasi, lan egin eta gozatu nahi dugu. Horretarako gure espazio propioak behar ditugu, ekintza berriak antolatu eta proiektuak sortzeko. Horregatik… LEIOAKO PLAZA EGUNAsortzea erabaki dugu!???Gauzak aldatzeko prest? Levántate del sofá!???? Zuen zain gaude! Animatu!!????? “.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude