Leioako Skate Parkea

Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info

Argazkien txoko honetan gaur ez lar zaharrak diren argazki birekin gatozkizue. Herriko txoko nahiko berria eta berezia. Skate Parkeaz ari gara. Pinosolo Parkearen ondoan kokatua, bertan skatean ibltzea gogoko duten gazte eta ez hain gazteak biltzen dira.

Argazkiak pasa den mendeko 90. hamarkadakoak dira. Honen buruan agertzen dena, azpiegitura egin eta zenbait urtetara graffitiz beterik ageri da, eta atera zenean ez zegoen erabiltzailerik bertan.

Bestean, aitzitik, lehiaketa batetan ateratako argazkia dela ikus dezakegu, parte hartzaileetako bat azaltzen delarik. Horretan, gainera, beste argazkilari bat azaltzen da, eta baita ikusle gisa zegoen jendea ere. Egun antz handiagoa du bigarren irudiarenak gaurko itxurarekin goiko argazkiarenak baino.

Eta, egun, ez bada ere txapelketarik egiten, oso azpiegitura erabilia izaten jarraitzen du.

Ikus bedi, bestalde, Avanzadaren beste aldean ez daudela egun bertan diren etxebizitzak, nahiz eta lanetako lehen aztarnak antzematen diren zonalde horretan.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude