Leioako XVIII. Pop Rock Lehiaketarako finalistak hautatuak izan dira

Leioako XVIII. Pop Rock Lehiaketak finalistak ditu jada. XVIII. edizio honetan, guztira, 41 taldek hartu parte dute; 33 talde Pop Rock modalitatean eta 8 talde Metal modalitatean. Parte hartzaileen artean, 23 talde Euskal Herrikoak dira, talde bakarra izan da “Leioako Udala” sari berezian parte hartzeko baldintzak betetzen dituena, eta gainontzeko 18ak beste komunitate ezberdinetakoak izan dira. “Euskara Zerbitzua” sari bereziari dagokionez, 10 taldek parte hartu ahal izan dute.

Metal modalitatean The Flying Scarecrow (Leioa) eta Valkyria (Trapagaran) taldeak izan dira izendatuak finalerako. Pop rock modalitatean, berriz, The Grassland Sinners (Bartzelona) eta Noiah (Madril) taldeak izan dira aukeratuak.

Halaber, “Euskarazko abestirik onena” sari bereziaren irabazlea Haustura (Ispaster) “Atera kanpora” kanta izan da aukeratua.

Azkenik, “Leioako Udala” saria Sully Riot (Leioa) taldeari egokitu zaio.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.