Gaur ospatuko da Leioako XXX. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azok

Igandean, abenduak 10, Leioako XXX. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka burutuko da. Goizeko 10:00etan hasi eta arratsaldeko 15:00etan bukatuko da, gazta eta postuen apainketa lehiaketen eta Azokaren produktuekin betetako otzararen zozketa egin ostean.

Azoka Udalak antolatu du herriko, herrialdeko eta euskal autonomia elkarteko hainbat erakunderen laguntzarekin. Azokak iraungo duen goizean zehar antolatutako ekitaldi ugariak (produktu eta animalien erakusketa, produktuen dastatzea eta salmenta, girotze-ekintzak, tailerrak, ibilbideak, euskal dantza eta kirolak, lehiaketak…) Iparragirre Zeharkaleko Boulebarrean eta Errekalde eta José Ramón Aketxe plazetan burutuko dira.

Horrgatik, trafikoa etenik egongo da udalerriaren erdialdean goizeko 7:00etatik arrartsaldeko 17:00etara bitartean Getxo-Bilbao noranzkoan, Sabino Arana eta Luis Bilbao Libano kaleen arteko tartean; Bilbo-Getxo noranzkoan, Iturribideko elkargunearen (noranzko aldaketa) eta Elexalde arteko tartean eta Elexalde-Sarrienako igoera/jaitsiera tartean.

San Juan, Iturribide, Ikea, Jose Ramon Aketxe eta Errekaldeko auzokideek, derrigorrez Mendibiletik sartu eta irten beharko dute. Getxo eta Bilbotik datozen autoak, ahal bada, Avanzadako tuneletatik joango dira.


Laburrean

10:00  Azokari hasiera                                                                                                                                                         Abere erakustaldia (Bulebarrean behiak eta idiak; Errekalde Plazan zaldiak, ahuntzak eta ardiak).                     Nekazal produktuen erakusketa, dastatzea eta salmenta Bulebarrean eta Jose Ramon Aketxe eta Errekalde Plazetan.
Trikitilari, txistulari eta Leioako Musika Bandarekin animazioa.
Haurrentzako tailerrak.
Ortu bertikalak eta margo tailerrak eta 30 berdea, azokaren 30. urtemuga ospatzeko.
Sukaldaritza tailerrak Bulebarrean.
Poneyak eta gurdi paseoak. Errekalde Plaza.
Lehiaketak “Behi politena” eta “Behi astunena”: azokara hurbiltzen den edonork bozkatu dezake eta parte hartzaileen artean azokako produktuz beteriko otzara bi zozkatuko dira

10:30  Parte hartzeko Herri Kirolak eta Antzineko Jolasak. Errekalde Plaza.

11:00  Euskal dantzak Gure Ohiturak Dantza Taldearekin. Bulebarra.

12:00  Idiazabal Gazta jatorri-deituraren Ekoizle Bizkaitarrentzako XIX. “Leioako Udala” Lehiaketa eta gazta dastatzea. Bulebarra.
Euskal Baserriko Oilasko burger eta Eusko Labeldun Sagardoa dastatzea (1,5 €) J.R. Aketxe Plazan. Laguntzailea: Eusko Label.
Herri kirol erakustaldia: Aizkolariak Kanadar erara (5 m altueran) eta harri jasotzea Joseba Ostolazarekin. Errekalde Plaza.

12:30  Abelgorriak jeztea. Bulebarra.

13:00  Azokan egongo diren behi eta idi arrazak pisatu eta azaltzea. Bulebarra.

14:00  Gazta Lehiaketaren eta postuen eta partaideen girotze lehiaketaren sari banaketak eta azokako produktuz beteriko otzaren zozketa (parte hartzeko ticketak azokako postuetan banatuko dira).

15:00  Azokaren Amaiera.

Non  Errekalde plazan, J. R. Aketxe plazan, Bulebarrean

Eguna  Abenduaren 10ean

Ordutegia. 10:00etatik – 15:00etara

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude