Leioako XXXII. Argazki Lehiaketaren epea zabalik

Leiako Udalak XXXII. Argazki Leihaketaren oinarriak ezagutarazi ditu. Nahi duten guztiek parte har dezakete argazki- lehiaketa honetan, betiere, ezarritako modalitateen barruan, ezarritako modalitateen barruan, hots, kolorean, buri-beltzean eta iphoneografiak edo telefono mugikorrekin egindako argazkiak.

Gaia edozein izan daiteke, baina lanek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Lanek beste lehiaketaren batean saritu gabeak izan behar dute. Argazkiak derrigorrez aurkeztu beharko dira gehienez 3 mm-ko lodierako passpartout baten gainean, 30 x 40 cm-ko neurri estandarrean. Leihoa 30 cm-ko zabalera eta 20 cm-ko garaiera izango ditu gehienez, argazki etzanetan; eta 20 cm-ko zabalera eta 30 cm-ko garaiera gehienez, argazki bertikaletan. Euskarri honetan aurkez- ten ez diren argazkiak deskalifikatu egingo dira automatikoki.

Lanen aurkezpena

Lehiaketara aurkeztutako lanekin batera, oinarri hauen eranskin gisa doakizuen inskripzio-orria edo parte hartzailearen datuak (izena eta abizenak, helbidea, jaiotze-data, posta-elektronikoa eta telefonoa) jasotzen dituen agiria aurkeztu behar da. Lanak eta datuak gutunazalean sartuta aurkeztu behar izango dira.

Lan bakoitzaren atzealdean izenburua idatziko da. Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu, banan-banan edo multzoan.

Lanak posta ziurtatu bidez bidali edo zuzenean entrega daitezke Kultur Leihoan [Jose Ramon Aketxe plaza 11, 4. 48940 Leioa (Bizkaia)]. Bidaltzerakoan lanak galdu edo hondatzen ba- dira, antolatzaileek ez dute bere gain erantzu- kizunik hartuko.

Lanak aurkezteko epea

Lanak aurkezteko epea 2018ko azaroaren 2an, ostirala, amaituko da.

Lanen aukeraketa eta sarien banaketa epai-mahai baten proposamenaren arabera egingo dira. Hain zuzen ere, honako hauek osatuko dute epaimahaia: epaimahaiburua, Leioako Alkatea edo berak eskuordetutako zinegotzia; idazkaria, kultura eta gazteria sailaren koordinatzailea edo berak eskuordetutakoa; epaimahaikideak, lehiaketaren xede den diziplinan aritzen diren 2 pertsona.

Epaimahaiak, hautaketa-prozesuaren edozein unetan, ondoko egoera hauetako edozeinetan dauden lanak deskalifikatu ahal izango ditu: Zalantzazko egiletza dutenak; pertsonen duintasunaren aurka egiten dutenak; beste lan batzuen plagiotzat hartzen direnak eta, halakotzat hartu ez arren, imitaziotzat jotzen direnak edo beste lan batzuetan inspiratuta daudenak. Gainera, aipatutako lanen oso antzekoak direnen kasuan, eta epaimahaiak ezaugarri horien berri izanik, epaimahakideek erabakitzen dutenean aurkeztutako lanek ez dutela originaltasun-meriturik.

Zehaztutako ezaugarriak betetzen ez dituzten argazkiak ez dira erakusketan jarriko eta ez dute lehiaketan parte hartuko; autoreei itzuliko zaizkie automatikoki. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Era berean, epaimahaia bera arduratuko da oinarri hauetaz sor daitezkeen zalantxa, ustekabe eta interpretazio oro argitzeaz, epaimahaiaren irizpidea gailenduko da beti.

Sariak eta epaia

Honako sari hauek ezartzen dira, garbi utziz autore bat ezin dela birritan saritua izan: lehenengo saria koloretan, 400 € eta diploma; lehenengo saria zuri-beltzean, 400 € eta diploma; hiru argazkitako multzorik onena: 400 € eta diploma; herri bozkaketa argazki saria, 250 € eta diploma; eta herriko lanen artean argazkirikk onena, 250 € eta diploma. Sari guztiak PFEZaren atxikipenari lotuta daude.

Sari-banaketa, 2018ko azaroaren 30ean izango da, 18:30ean, Kultur Leioan. Epaimahaiaren ustez, aurkeztutako lanek behar besteko kalitate artistikorik ez badute, epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake, lehiaketako mailari eusteko betiere. Era berean, beharrezkoak iruditzen zaizkion akzesit guztiak eman ahal izango ditu egokia dela uste badu. Kasu horretan, akzesita irabazten dutenek diploma jasoko dute.

Aurkeztutako lanen erakusketa

Leioako Udala geratuko da saritutako lanekin. Horrela bada, lanak erakutsi eta kopiak atera ahal izango du eta inork ezin izango dio egile-eskubideak ordaintzeko eskatu. Lanak Udalaren kultur ondare izango dira eta inork ezin izango ditu saldu edo erosi.

Aurkeztutako lanen kopuruaren arabera, parte hartzen duten argazkien aukeraketa bat ikusgai jarriko da Kultur Leioako Erakusketa gelan (Jose Ramon Aketxe plaza 11), 2018ko azaroaren 8tik abenduaren 9ra.

Erakusketa amaitu eta hurrengo 30 egunetan itzuliko dira saririk jaso ez duten lanak. Antolatzaileek kontu handiz zainduko dituzte aurkeztutako lanak, baina lanok galdu edo hondatzen badira, ez dute bere gain erantzukizunik hartuko.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude