Little night antzezlana, gaur Kultur Leioan

Antzerki familiarra
Imaginart (Katalunia)

Little Night-ek gauarekin jolasten du, fantasiazko pertsonaiekin, eta umorearekin, umore nolabait zentzugabe, aldrebes eta surrealistarekin. Bere poltsarekin bidaiatzen duten izarrak, zerutik behera datozen aterkidun andre-gizonak, den-dena zipriztintzen duten kolorezko orbanak, autoak eta autoak orbanok saihestu nahian.

Zentzumenak kitzikatzen dituzten irudi iradokitzaileak, umeek jolastu daitezen eragiten dutenak, ukitu eta batera edota haien atzetik joanda formaz eta kolorez aldatzen direnak…

Imaginart konpainiak emozioak piztu eta zirrara eragiten du bere ikuskizunen bidez: jakin-mina pizten, alegiazko mundua aberasten, gune berriak sortzen eta mugak arakatzen dituzten ikuskizunen bidez.


Laburrean

Zuzendaritza  Jordi Colominas

Gidoia, grafismoa eta animazioa  Carles Porta

Soinu-banda eta konposizio musikala  Josep Maria Baldomà

Zuzendaritza teknikoa eta programazioa  Román Torre

Ekoizpena  Isabel Urpí

Iraupena  40′

Ikuslegoa  1-4 urte

Leku kopuru mugatua  25 ume eta 50 heldu

Lekua  Auditorium (eszenatokia)

Eguna  Azaroaren 25ean

Ordua  17:00etan, 18:00etan, 19:00etan

Sarrera  3-5 euro


Info +

Imaginart

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.