“Lo mejor de Yllana”, Kultur Leioan

Antzerkia
Yllana Producciones (Madril)

Yllana sormena da. 1991n jaio zen keinu bidezko umore antzerkiko konpainia gisa, eta 26 urtean 27 antzerki ikuskizun prestatu eta 12.000 aldiz baino gehiago eskaini dituzte nazioarte mailan; hiru milioi ikusle baino gehiago izan dituzte eta sari ugari eskuratu dituzte. 1996tik Madrilgo Alfil Antzokia kudeatzen du, eta komediaren aldaera guztietan erreferentziazko espazio bihurtu da.

Lo Mejor de Yllana ikuskizunean konpainia honen ibilbidean agertoki gainean izandako momentu handi guztiak birpasatzen dira, eta emanaldietako sketch onenen aukeraketa eskaintzen da.

Barrez lehertzeko moduko ikuskizuna da, umorea eta absurdua neurri handietan eskaintzen ditu, grazia, sormena, irudimena eta talentuarekin batera; barre eginarazteko artea omentzen du –ia– hitzik esan gabe.


Laburrean

Jatorrizko ideia eta zuzendaritza artistikoa  Yllana

Antzezleak  Fidel Fernández, Juan Ramos, Luis Cao, Juanfran Dorado, Jony Elías

Jantziteriare diseinua  Gabriela Salaverri

Atrezzoa  Gonzalo Gatica

3D Irudiak  Javier de Prado

Iraupena  90′

Hizkuntza  Testurik gabe

Ikuslegoa  +14 urte

Lekua  Auditorium

Eguna  Urtarrilaren 12an

Ordutegia  20:30ean

Sarrera  7,5-15 €

Ingormazio +  Yllana

Instagram  @produccionesyllana

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude