2018ko Emakumeen Nazioarteko Eguna berezia izango da. Berezia, munduko erakunde feministek, Euskal Herrikoek barne, ohiko ospakizunak albo batera utzita, emakumeak greba egitera deitu dutelako. Euskal Herrian, deialdia goizean eta arratsaldean lanuzteak egiteko proposamen, zaintza lanak ez egiteko eskaera, emakumeen indarkeriaren aurkako egun, arrazismoa eta kultura patrikalaren aurka aritzeko dei bilakatu dira, azken batez, greba eta mobilizazio feministen egun borobila bilakatuko dute euskal emakumeek.
Leioako mugimendu feministak goizetik hasiko da lanuzteak eta mobilizazioen berri emanez. Goizeko 10:00etan anbulategiko parkinean batzeko deia zabaldu dute, kotxe karabana egiteko herrian zehar. “Leioako trafikoa gelditu eta kaleak musika feministarekin” alaituko dutela esan dute. 11:00etan Algortarako bidea hartuko dute kotxez, “Telletxe plazan Uribe Kostako emakume feministekin batzeko”.
Udalak eta Andrak elkarteak, bere aldetik, 11:00etan Iparregirre Etorbideko ohiko konzentrazioa egingo dute, urteroko adierazpena irakurriko dutelarik bertan. Ondoren, Andrak elkarteko emakumeek urteroko bazkaria burutuko dute Xxxxx Garagardotegian.
Arratsaldean, 18:00etan geratu dira herriko feministak, Sakoneta Kiroldegiaren atarian: “plazaz plaza, emakumeon borroka aldarrikatuko dugu”, diotenez. 19:00etan kalejira musikatua egingo dute Leioako metro geltokiraino. “Metroa hartu eta Bilboko manifestaziora” abiatuko dira elkarrekin. 20:00etan hasiko da Bilboko Jesusen Bihotz Plazatik irtenda.