Maguette Mbeugouaren hilketa gaitzetsi du Udalak

Udalak «bere gaitzespen irmoena erakutsi du Maguette Mbeugouaren kilketaren aurrean, eta elkartasuna adierazi die senideei eta biktimen hurbilekoei; era berean, gogorarazten du heriotzek emakumeen aurkako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten».

Udalak dioenez, «emakumeen aurkako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina».

Horregatik, tokiko instituzioak «tragedia horrek berriro dakarkigu gogora hala udalak nola herriko gizarte osoak daukagun erantzukizuna, berdintasuna eraginkor egiteko» gure herrian.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude