Martxoaren 8ko Greba feminista prestatzeko asanblada

Sutea, Leioako emakume feminista gazteen taldeak, martxoaren 8an Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitutako Greba feminista prestatzeko lehen bilera konbokatu du.

Mugimendu Feministak  ‘Heteropatriarkatu kapitalistari planto!, Bizitzak erdigunean! lelopean deitu du greba.

Bilera datorren otsailaren 15ean, Sakoneta Polikiroldegiaren lehen solairuko bilera-gelan egingo da, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude