Mastitxu Euskaltegiaren matrikula epea, zabalik irailaren 21era arte

Leioako Udalaren Mastitxu Euskaltegiak 2018/2019 ikasturtean euskara ikasteko bere ikastaroen eskaintzaren berri eman du eta, bide batez, matrikula epea zabaldu du.

Eskaintzari dagokionez, maila guztiak (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2) eskainiko ditu Iparragirre Etorbideko 78. znbakian kokatua dagoen euskaltegiak. Ikastaro trinkoak (5 ordu egunean), 2 ordukoak, 8 ordu astekoak, 5 ordu astekoak eta 4 ordu astekoak ere egin ahalko ditu euskara ikasi edo hobetu nahi duenak.

Gainera, Mastitxu Euskaltegiak “etxetik gertu” ikasteko aukera eman nahi du datorren ikasturtean. Horretarako, Lamiako eta Pinuetan eta Artatzan eta San Bartolomén euskara ikasteko gelak martxan jarriko ditu. Gela hauetan Euskaltegian eskaintzen diren modulual, horren prezio eta ordutegietan ikasi ahalko dira.

Bestalde, markatarientzako taldeak ere eskeintzen ditu udal Euskaltegiak. Talde hauetako klase egunak astearte eta ostegunak izango dira, 14:00etatik 16:00etara, guztira 134 ordu eginez ikasturtean. Ikastaro hauen prezioa 147,40 urtean da.

Azkenik, gurasoentzako taldeak ere antolatu nahi ditu Mastitxu Euskaltegiak. Talde hauetako klase egunak ere astelehen eta ostegunak, 9:00etatik 11:00etara, edo astelehen eta asteazkenak, 14:00etatik 16:00etara izango dira, urtean 132 klase ordu emanez. Hauen prezioa 145,20 € da.

Udal euskaltegian aurrematrikula egiteko epea irailaren 3tik 21era izango da. Mastitxu Euskaltegiko zuzendaritzak gogoratu duenez, euskaltegian bertan HABEren titulu ofizialak lortzeko aukera dago. Eta euskara ikasteko dirulaguntzak ere eskuratu ditzateke bertako ikasleek.

Mastitxu Euskaltegian ikasi nahi izanez gero, Iparragirre Etorbideko 78. zenbakiko bere egoitzara jo behar da. Bulego-ordutegia honakoa da: goizez 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 18:00etara.


Info +

Mastitxu Euskaltegia  Iparragirre Etorbidea, 78

Harremanetarako  Tl. 94 464 00 02 I euskaltegi@leioa.net

Web orrialdea  www.euskaltegileioa.com

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude