Mendekotasuna duten pertsonen familiakoei zuzendutako erlaxazio taillerra antolatu da

Mendekotasuna duten pertsonen familiakoei zuzendutako Erlaxazio tailerra antolatu du Udalak, Leioako zainduz 2018 programaren esparruan. Tailerra doakoa izango da.

Mendekotasuna edota ezgaitasuna duten familiakoak zaintzen dituzten pertsonek prestakuntza bereziak eta beren lanari kontuz aurre egiteko behar dituzten ekintzak eskatzen dituzte eta behar dituzte. Horregatik, 2018ko urriaren 16, 23 eta 30ean Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik erlaxazio tailerra antolatu da mendekotasuna duten pertsonen familiakoen osasuna sustatzeko maila fisiko, psikologiko eta emozionalean.

Tailer horrek helburu du eguneroko bizitzan gertatzen diren tentsioak, estresa eta ondoezak hobetzea, erlaxaziorako teknika ezberdinak eskainiz, zaintzaile diren pertsonek beren etxeetan erabil ditzaten eta beren buruekin osasuntsuago, indartsuago eta orekatuago sentí daitezen eta gai izan daitezen sendotasunez aurre egiteko gorabeherei eta oztopoei, era horretan beren bizitza-kalitatea hobetuko dutelako.

Tailerra Errekaldeko jubilatuen egoitzan izango da, goizeko 11:00etatik 13:00etara. Izena emateko epea 2018ko urriaren 15era arte luzatuko da. Gainera, doakoa izango da. Parte hartzeko, eta edozein zalantzaren aurreran, 94 480 13 36 telefono-zenbakira deitu behar da edo, zuzenean, programaren koordinatzaileari 649 529 874 (Nerea), edo Gizarte Zerbitzuetatik pasatu (Inaurratzaga kalea 1, behea).

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude